inprimatu
Munduan malerusik
Izenburua:
Munduan malerusik
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
20-27

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Mündian malerusik

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Mündian malerusik hanitch bagirade,

 Bena ni bezañik ezta ihur ere.

 Ene funts propiaren nahiz izan jabe,

 Hamar urtheren galerak enetzat dirade.

 

 2.

 

 Desertüko ihiziak, jenten beldürrez,

 Prekozionatzen dira egoitera gordez.

 Nik hurak imitatzen, gachua nigarrez,

 Ene bizi trichtiaren kuntserbi beharrez.

 

 3.

 

 Hogei eta bi urthe bethe egünin,

 Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin.

 Erraiten ahal beitüt zereki izan zeitan jin,

 Ene ürkha bülhürra berekin altzopin.

 

 4.

 

 Ezagütü nianin zer nian erosi,

 Nahi ükhen nian bortchaz kumertierazi.

 Haren jabe püchantak haren althe jalkhi,

 Eta ni inozenta gaztelian ezari.

 

 5.

 

 Emaztia hartü nian aitaren üdüriko,

 Nihauri kuntre jalkhi zeitan gero,

 Desünionian jarri familia oro:

 Gaizak untsa oartitü eta gaztelilat jun gero.

 

 6.

 

 Hamar urthe huntan bizi niz esklabo,

 Erdia presu eta bestia sordeisago.

 Jeloskeria bat da süjeta oro,

 Nahi gabez izan adarren sorhayo.

 

 7.

 

 Ene lehen aizua, bahin bai hiria,

 Ützirik, oi, ene espusa flakia!

 Bestek eraman dik hik behar kolpia,

 Bena küpera diok orano hartzia.

 

 8.

 

 Ene espus gachua bai eta flakia,

 Liberti batek dereizü nahasi zentzia.

 Galerari düzü ni eta etchia,

 Malerus errendatü oro familia.

 

 9.

 

 Khuntatzen abal dizüt nun nahi kumpañan:

 Zük eman düzün eskandalian;

 Galerazi düzü bi gizun galant,

 Bai eta thonarazi hirur lenhü charmant.

 

 10.

 

 Hamar urthez deitazüt eman bürian min,

 Bai eta bost urthe igan-erazi gaztelin,

 Sekursik egin gabe, nahiz hil nendin;

 Halako emaztiak nurk sofri saihetsin?

 

 11.

 

 Hamar urthez eztüzü ni gatik sofritü:

 Ene osaba jauna kausa izan düzü.

 Nitan gerthatü dena ezpaliz agitü,

 Behar zünükian gaztelian peritü.

 

 12.

 

 Emaztiaren dohaña, bethi da birjina,

 Agertzen ezpazaio frütü ereña.

 Nik ere ikusirik haren ekhospena

 Trichtia izan nintzan, oi! baten hartzera!

 

 13.

 

 Musde Harichabalet, jaun erretora,

 Etzünian edükiten ogendant zure illoba.

 Orai sogin-izozü: hor düzü proba,

 Eta frütia ezar zihaurenekila (barré par S. Eppherre)

 Makalaren sarjant exersizatü düzüla.

 

 14.

 

 Bostetan deitadazüt penitentzia eragin,

 Etsaia ene etchen, ni aldiz gaztelin.

 Nik deüs nütianen jaten, lotzen ene ohin,

 Ene desuhuatzen trankilitatin!

 

 15.

 

 Ene aita fidela, aurhidiak hareki:

 Aberastü ziradie ene malürreti!

 Prosesak eman eta defautak eraiki

 Muyen horrez eni etchaltia ebatsi.

 

 16.

 

 Jüjen aintzinian nula izan nüzü:

 Hamasei jakiletan zortzi ziren faltsü.

 Jüjiak izan beitira haieri behatü,

 Eta ni halaz sekülakotz galdü.

 

 17.

 

 Zü ere jüstizia, injüstua zirade

 Püchantak chahü zaitzü, tchipia kupable;

 Zure jüjamentiak halache dirade,

 Nihaur ezari naizü aprobazale.

 

 18.

 

 Gizun gaztiak oro ene zorthiari so,

 Ezkuntü gei dianak, ez jar esklabo.

 Ükheitekotz emaztia enia bezalako,

 Aphez zitaie oro edo juan soldado.

 

 19.

 

 Hanitch mintzatü nüzü ene etsaien kuntre,

 Nahiz eztüdan erran gezürrik batere.

 Düda gabe batizüt estaküiak nik ere,

 Espeitü Jinkuak egin gaberik batere.

 

 20.

 

 Adio ene haurrak gacho ogen gabik,

 Aitak eta amak esklabo ezarik:

 Eztitzatziela segi aitamen edsemplik,

 Bena zihauien prudentziaz imita Jesüs-Kricht.

 

 21.

 

 Barkocheko bürgian ez tcherkha Etchahun,

 Haren hatzeman beharrez dabiltzanak ondun;

 Bere khantoren egiten ari da Igelun,

 Halako olhalterik ezpeita Ziberun!

 


inprimatu