inprimatu
Lheille
Izenburua:
Lheille
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
358-360

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Lheille

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Igaran Sen Bladiz, Ospitalesekin,

 Hirur sos baizik enian ordian eneki;

 Berriz agitzen baniz holako lagünekin,

 Büria bethe gabe bertan bexuak goiti.

 

 2.

 

 Eihartxe gañiala heltü nintzanin,

 Iseia zunbait arte hartan egin nin;

 Alde bata enia zela, bestia mementin,

 Enintzala heltüren arras etsitü nin.

 

 3.

 

 Etxerat nintzanian Añari oih'egin

 Borta zabal lizadan barnilat sar nadin;

 Eritarzün handi bat, hura dit khorpitzin,

 Jaun bikariak behar dü hunat mementin jin.

 

 4.

 

 Añak Añetari lehiatüki:

 «Lheille heben diñagü hiltzen sübitoki,

 Ekharran khürütxia ohe adarretik

 Zeña dezagün eta ezar Jinkuarekin».

 

 5.

 

 Añetak Añari espiritüreki:

 «Lheille eztün ez hilen oano horregatik;

 Ama birjina din ikhusi broketaren xilotik,

 Arren zeña dezagün Jinkuaren odoletik».

 


inprimatu