inprimatu
Idorroki olha
Izenburua:
Idorroki olha
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
336-340

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Idorroki olha

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Idorroki olha Ziberuan da;

 Artzañ baliusik hara biltzen da,

 Han gerthatü izan da Etxahun gaizua,

 Lagüner diezü huntil bi kobla,

 Üdüritürik ezi merexi ziela.

 

 2.

 

 Kharrikiri-borda edo «Sans quartier»,

 Ai! zer laguna hura atzin lo egile!

 Bezpera gaiti dua olh'aizulat ere,

 Bihamenian jiten nahasterik gabe,

 Ardien berheztera beitü herabe.

 

 3.

 

 Kharrikiri-bordak astia igaran,

 Bere pastetxa dizü hestek eginik jan;

 Harek ekharri husik ihurk eztü edan,

 Ez eta ez egürrik ezarri süian,

 Hargatik izan düzü bi egünez artzañ.

 

 4.

 

 Kharrikiri-bordak zer zian egiten,

 Ardiak zeitzenian bestek berhezten?

 Juan eta salduan zietzün sartzen,

 Berak aldiz olhalat laster egiten,

 Haren lagün zena ordian laket zen.

 

 5.

 

 Artzañ egon zenian herabereki,

 Arhanka juan züzün zakiareki;

 Arhan sobera janik tripa sorterazi,

 Gero etzatekian ardier jarraiki,

 Gai hartan hirur hogei zütian ments ützi.

 

 6.

 

 Etxabunek diro erran Garayiri:

 «Ardien berheztera habil ordin hi»!

 Harek ez ezagützen berarenak kasi!

 Berak behar ükhen tü berhez-erazi

 Olha aizoko hati kobla hunt sari

 

 7.

 

 Etxahun gaizua hik aztüra bethi:

 Bortian heltzekua lagün huneki!

 Bazia hamar urthe edo hamabi!

 Ehintzala bortian izan orai baizi

 Bena büilta baten haie aserazi.

 

 8.

 

 Adio Lixagorri eta Idorroki!

 Enaizi'ekhusiko haboro jagoiti.

 Diborza egin dizüt emaztiareki,

 Orai egin nahi diat borthia hireki

 Otsuak janen deitzak ardik ene gati.

 


inprimatu