inprimatu
Hiltzerako khantoria
Izenburua:
Hiltzerako khantoria
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
652-656

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Hiltzerako khantoria

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Nahi balinbagira hil eta salbatü,

 Arte huntan behar gira kunbertitü,

 Bekhatü egiteko kostüma kitatü,

 Leheneko eginetzaz nigarretan sarthü,

 Berriz ez lerratü,

 Ahalaz begiratü,

 Untsa kobesatü,

 Hiltziaz orhitü:

 Denbora juanez geroz eztate profeitü.

 

 2.

 

 Sortzen giren güziek zor dügü hiltzia,

 Ezta lüze mündü huntako bizia;

 Kita dezagün kita hebenko lekhia,

 Garbiki etsamina gure kuntzentzia,

 Beste mündian da

 Gure jüstizia;

 Azken setentzia,

 Zer oren trixtia!

 Eternitateko phenaren lüzia!

 

 3.

 

 Phena hetaraz geroz ezta libratzerik,

 Eternitatiak eztü finitzerik;

 Zunbat arima gaxo han kondenatürik!

 Seküla libratzeko ez esparantxarik!

 Hetzaz orhitürik,

 Gauden lotsatürik,

 Etsenplü hartürik,

 Arimak garbirik,

 Nuiz nahi phartitzeko mündü huntarik.

 

 4.

 

 Mündü huntako phenak eztira deusere;

 Bestekuen althin itzalaren pare;

 Urthiak miliuzka jinikan ere,

 Miserikordiarik han ezta batere,

 Zelüko errege,

 Egizü fabore,

 Orai zuri gaude,

 Othoi altxa zite

 Gure arima doloratien jabe.

 

 5.

 

 Jaunak igorriren dü zelütik mezia,

 Komesionia date heriua;

 Hura jinez geroztik juan behar gira,

 Gure jüjatzalia han prest izanen da:

 Gure obra hunak

 Bai eta gaxtuak

 Haien arabera

 Jüjatüren gira:

 Memento lazgarriak ordian han dira.

 

 6.

 

 Jauna zure graziak zuñ diren handiak

 Eztaiteke erran handiegi dira;

 Zelüko ekhia eta argizagia

 Jauna gidatzen dütü zure photeriak;

 Gü errebeliak

 Gira zure ardiak,

 Sendo zazü

 Gure arima gaxuak,

 Ez othoi abandona zure semiak!

 

 7.

 

 Andere dena Maria, birjina garbia,

 Zure lagüntzaren beharrian gira!

 Ofensatü badügü zure semia,

 Zure semia eta gure jaun handia,

 Gitian ümilia,

 Denboraz balia,

 Eternitatiaz

 Ohartzen bagira,

 Pharadüsüko borthak zabaltüren dira.

 


inprimatu