inprimatu
Eihartxe eta miñau
Izenburua:
Eihartxe eta miñau
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
268-282

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Eihartxe eta miñau

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Sed libera nos a malo sit nomen Domini;

 Vamos a cantar un canto para divertir;

 Jan dügünaz gerozti xahalki huneti

 Eta edan ardua Juranzunekoti,

 Chantons mes chers amis,

 Je suis content pardi,

 Trinquam d'aquest bun bi

 Eta dezagün kanta khantore berri.

 

 (2. eta 3. bertsoak falta dira)

 

 4.

 

 Gero zütien lanak, Papera zirenin,

 Hanko Proküradore ta jüjen aintzinin,

 Eihartxe aisa mintzo diharia beitzin

 Miñau ere bai triste, frank'arrazuekin.

 Ais'obtenitü zin,

 Tribünal zibilin,

 Eihartxek bai ordin:

 Miñau gaizuak prozesa ere galdü zin.

 

 5.

 

 Pauko kuntrolür jaunak zer lana egin zin,

 Eihartxeri bilhutaik lothü zeionin!

 Berak ere pelüka, bertan lürrian zin,

 Bi beharronduetan Eihartxe ilhagin!

 Bertan phentsatü zin

 Zer egin behar zin

 Eihartxek bai ordin:

 Papera kuntrola-erazi mementin.

 

 6.

 

 Etzatekin dolügarri kuntrolür jauna,

 Behar ükhena gati kuntrolatü papera:

 Behar ükhen diozü orano audela,

 Berak abantzatü ehün libera,

 Eihartxek ezpeitzin

 Beharrüne handin

 Paperaren ordin:

 Amandalako edo persegitzeko phüntin.

 

 7.

 

 Bena Eihartxe, nula gizun galant beita,

 Satisfatü dizü kuntrolür jauna;

 Kado bat egin diozü zerbütxü sarila,

 Diharü ederretan ehün libera,

 Abertitü bera,

 Aurhide bezala,

 Eztakhion fida:

 Bilho thirakan aisa bürüzagi dela!

 

 8.

 

 Pauko kuntrolür jaunak etzian phentsatzen

 Eihartxeren phasta zertaz eginik zen.

 Khalamü hariz ala hede larrüz den:

 Buhame kasta dela dü opiniatzen;

 Deio hitz emaiten

 Zinez segürtatzen

 Etzola lothüren;

 Sobera lotsa dela basa gizunen.

 

 9.

 

 Eihartxe phüntü hetan, inkiet ere zen

 Hiru lan gaixtorik hasirik beitzen:

 Emazte gaixto baten galant-eraziten,

 Prima khexakor baten ema-eraziten,

 Auher handi baten

 Agüdo erazten,

 Eniz estonatzen:

 Hainbeste lan sobera da gizun baten.

 

 10.

 

 Eihartxe behakhigü et'erragük bertan

 Eia zertan hizan hiru lan hoietan.

 Ari hiz izkibatzen huraren gañian,

 Azkarki traballatzen bena auherretan.

 Ütz-ezak oithian

 Mihisia plegian

 Gaizak dien lekhian,

 Eta hihaur bizi nunbait bazter batetan.

 

 11.

 

 Lui: Nik baditit bost küñat braborik halere,

 Sekurs handirik beraieki beitire.

 Hek ere goraintziak igorten deiztade,

 Phiper eta minagre oliorik gabe:

 Nik haier deüsere

 Ezpeitüt deüsere

 Nihauenik ere:

 Hatik desir nikezü ereiñak bil balitzade!

 

 12.

 

 Elle: Pauko kuntrolürrak eztik erran gezürrik

 Basa gizuna zuñ den, harek badakik.

 Iratin ta Arbotin hik badük lagünik,

 Nuizpaiko paganuer plazak idokirik:

 Ez, hire ereñik

 Eztiagü beharrik

 Khen-hakhit hebetik,

 Era gero hantik güti igor berririk.

 

 13.

 

 Lui: Enaiñ ez igorriren, hik ni, Iratirat,

 Ez Holtzarterat, gütiago Arbotirat;

 Ni sarri jinen beniz Eihartxialat,

 Eztütün, ez hik, han manhatüren bestak.

 Hitz-emaiten deñat:

 Nik han matütiñak

 Khantatüren tiñat.

 Ezpeitü balio emaztek egin senbladak.

 

 14.

 

 Lui: Etzena izigarri balia, Jinkua,

 Emazte erho horiek egin senblada?

 Zaragolla hobenak haienak zirela?

 Gizunentako aisa nausi zirela?

 Kapiten arrasta

 Gizonen bitalla

 Aski franko zela!

 Bena aurthenko huntan trunpatüren dira.

 

 15.

 

 Lui: Bas'arhantzia lilitzen arhantz'hunareki

 Haren frütia huntzen da gaitz bethi.

 Üzten hait mintza hadin zeküriareki

 Pheti behera beita ingoiti Üharreki.

 Esparantxareki,

 Denborareki

 Jinen zaital'eni

 Emazte galant bat eginik phasta gaxtotik.

 

 16.

 

 Elle: Egün hun jan Pierra zü ene senharra!

 Jinkuak egün hunik hanitx deizüla!

 Gaxki bizi beikira dakizün bezala,

 Orai gitin iseia, gü kunbertitzera

 Adora Jinkua,

 Irabaz zelia,

 Lüze da denbora

 Beste mündian eternitatekua.

 

 17.

 

 Lui: Hunki jin ziradila, prima anderia,

 Zük ikhasi ahal düzü zeküria:

 Kit'ezazü Phetiri jin bada beharra,

 Gure gobernadore hura aski beita;

 Egin da bakia

 Legiaren gisa,

 Gizuna nausia!

 Emaztek aski die haier behatzia.

 

 18.

 

 Elle: Nik badit abis hunik emazte lagünen!

 Susmis izan ditian gizun brabuen,

 Lotsa eta beldürti bai aldiz kokien,

 Haien gobernatzia eztela emazten,

 Flakia azkarren,

 Praubia aberatsen,

 Emaztia gizunen,

 Bortxaz ere direla susmis izanen.

 

 19.

 

 Lui: Hik badün abis hunik emazte lagünen,

 Nik ere badiñat gizun ezkuntzekuen:

 Eztitin sober'ebil primer khort'egiten,

 Gibeletik manduer bastaren ezarten;

 Mando gaxtuaren

 Üzter ostikuaren

 Süstut ferradünen,

 Bena lotsago izan prima handiaren.

 

 20.

 

 Ni izan niz hebentxe taka agertzale.

 Areta nik banüke bai nihaurk ere,

 Ziek behazaliak imit'ez nezazie:

 Josafaten badate heiagor'egile,

 Gü jüj'izan gabe,

 Jesüs han dateke:

 Gütiala bere!

 Ordin batüzkegü aski nurk guriak ere.

 


inprimatu