inprimatu
Desertuko ihicic
Izenburua:
Desertuko ihicic
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
107-112

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Desertuko ihicic

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1. Desertuco ihicic, Badabilça gordes

 guiçonen arracontric, galditçan Beldurres

 nic houra (c) imitatcen, gachoua nigarres

 ene Bici tristiren, consservi beharres

 

 2.

 

 Hamar bat ourthe hountan, Bicinis esclavo

 erdiac presouetan, Bestiac gaiskigo

 jeloskeriabaten, sujete(t) ic oro

 nahi gabes içan, laidouen sorhayo

 

 3.

 

 Hogueita Bi ourthiac complitu egunin

 hartunin emastia, en(e) çori gaitcin

 erraiten ahal Beitut, içan ceitala gin

 ene urkha Builharra Beraren alçopin

 

 4.

 

 eçaguttu nianin, cer nian erossi

 nahi ukhen nin Bortças corregieraci

 Bere jabe puissantac, hari althe jalki

 eta ni inocenta - gastelin etcheki

 

 5.

 

 ene abssenciari, aguertu aproba

 couignen fidelkician eraman dembora

 harec eni doblatu, Bihotceco herra

 Bai etare causatu, galceco malurra

 

 6.

 

 ene ister beguia, Bahin emastia

 herrestatu gabe, ene flakia

 Bestec eraman deric, hic behar colpia

 Bena cubera diroc, orano hartcia

 

 7.

 

 Hire scandalac, emandian suitan

 ene lagun flakia, ingana eçan

 galduduc bi lekhu, bi guiçon galant

 Bay eta thonatu, hirour legnu charmant

 

 8.

 

 ene lagun maitia, eta flakia

 Livertibatec deiçu nahassi cencia

 hares ni galeraci, eta etchaltia

 malerous errendatu, oro familia

 

 9.

 

 ene espus khechia, nic eguin ogenes

 hori duçu çauria, estaitiana hers

 herrezda sen(d)otcia, ahastera ustes

 eta nabastarrien, algarri pharcatces

 

 10.

 

 Hamar ourthes deitaçu eman burian min

 hayetaric Bostes, etcheki gastelin

 secoursic eguin gabe, nahis han hilnendi(n)

 halako emastia nourc sofri sayhetcin

 

 11.

 

 Hamar ourthes estuçu, nigati sofritu

 ene ossaba jauna, causa içanduçu

 nitan içan espalis, gindena aguertu

 Behar Beitçunukian, gastelin finitu.

 

 12.

 

 mousde haritçabalet, jaun erretora

 etçunin etchekiten, oguendun lioba

 araus sinhexiduçu, ikhous ondon obra

 jauna eçariçoçu, cihaurenekila

 

 13.

 

 Besten penitenciac, deitatcu eragui(n)

 oguendunac etchen, ni aldis gastelin

 nic deusnutinen jaten, lotcen ene ohin

 ene desohouratcen, trankilitatin

 

 14.

 

 ene çorthe tristiri guiçon gastiac so

 escon guei baducie, ez eçar esclavo

 emastic ukheitecos, nic Beçain khario

 eguin citaye aphes, edo joun soldado

 

 15.

 

 emasten dohaina, Bethi virgina

 aguertcen etcayeno, usta ereina

 enin eçaguturic, haren ekhospena

 sonja ez ereitia, datila hobena

 

 16.

 

 Justicia çuere justocirade

 pussantac çaitçu chahu goithiac coupable

 çoure jugamentiac, halako dirade

 nihau etchekinaiçu, Borogaçale.

 

 17.

 

 hanits minçatu nuçu, exayen contre

 nahis estudan erran, gueçurric batere

 Bena ene oguenac Badutut nicere

 gincoua dakhigula agui pharcaçale

 

 18.

 

 adio ene haurra(c) gacho oguen gabic

 cien aita etamac, malerous eçaric

 estitciela segui, amaren exemplic

 cien prudentcietças, imita Jesus Christ

 

 19.

 

 Barcocheco herrian ez tcerkha etchahon

 haren hatçaman nahis, çabilçanac ondon

 Bere khantoren houncen, arida iguelon

 halako olhalteric, espeita ciberoun

 


inprimatu