inprimatu
Belhaudiko bortian
Izenburua:
Belhaudiko bortian
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
346-350

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Belhaudiko bortian

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Belhaudiko bortian Organbidexk'olha,

 Bere deskantsiala han ardiak alha;

 Goizan tie igorten olha-pen behera,

 Artzañ-hor gaixua gida eman eta,

 Arratsen ützül ditin gomendatüik untsa.

 

 2.

 

 Artzañ hurak zütien ardiak trunpatü:

 Goiz batez juan eta arratsen ez sarthü;

 Merkhatzale ziradin hurak abiatü;

 Ilhiak zütiela behar engajatü

 Eta jarraikile bat hunik akordai

 

 3.

 

 Otsogorrin behera ardiek, lasterka,

 Zalhe igaran zien Gaztanbid'ühaitza;

 Besarkagiala baikoz baraxtü ürhatsa,

 Bide handin bathürik Arhaneko tropa,

 Han ziren artzañeki jarri mintzatzera.

 

 4.

 

 Artzañez mehatxüreki galthatü ardier

 Nurat juaiten ziren ihesi nausier;

 Haiek arrapostia ezta hanbat eijer,

 «Berrien iruitera baguatza Pettarrer

 Ahatzerik girela gure artzañ jauner».

 

 5.

 

 Artzañ horiek zien ardier galthatü

 Eia eztienez ihur bidian barathü;

 «Ttiro, Elgoihen eta Odoronda tügü

 Gure igaraitian erriz borogatü

 Ustez otsuek behar zien gaur gützaz aihaltü.

 

 6.

 

 Artzañek zeren erran errespetüreki

 Eia eztienez bathü Filipe Arainti;

 «Bai bathü ükhen dügü Pheti Üharteki,

 Biek igaraitera beikütie ützi,

 Ari beitzen ebia, nahi gabez busti!»

 

 7.

 

 Artzañ hoiek diezü erran ardieri:

 «Otsuek jan etzitzen, emazie gureki».

 Ardien arrapostia «Mila plazerreki,

 Ilhiak deitziegü emanen hümeki,

 Nahi badeiküzie sueñ hun bat etxeki».

 

 8.

 

 Artzañ hoiek ardier: «Hots Arhanera!

 Han izanen zidie guriak bezala».

 Ardiek arrapostia: «Zietzaz kuntent gira,

 Artzañ auherrekila üsatürik gira,

 Entzünik ziek ere hala ziradiela».

 

 9.

 

 Organbidexkes horik jeiki zieneko,

 Ardi horik Arhanen hanko karriker so;

 Bertan ziren orori hasi berri galtho,

 Arhanera heltü biharameneko,

 Gaian ez eginik goizan bezañbat lo!»

 

 10.

 

 Khantoren egiliak eztizü beldürrik

 Ez bortian ez etxen gal dezan ardirik;

 Batño bat beitzian arras ñaphürtürik

 Beste artzañ bateki adixkidetürik,

 Kuntentik diagozü hura kitatürik.

 


inprimatu