inprimatu
Amodio gati... amodio griñak sututa...
Izenburua:
Amodio gati... amodio griñak sututa...
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
638-642

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Amodio gati

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Eni zeitanak behatzen dü entzünen

 Iraxibauko semia nula hil den;

 Etxandi Garindañek beitü eho Maulen

 Merkhatütik etxerakuan biden gañen.

 

 2.

 

 Luistto hori zen merkhatin deseñ hunin,

 Bere etsaiareki nahin baken egin;

 Aihaltü ziren algarreki Xaxienin

 Eta etxerat abiatü destenorin.

 

 3.

 

 Hiriti jalkhi zirenin hasi ziren

 Ihur etxakin zer gatik aharratzen,

 Bena Luisttoren botza bertan ixiltü zen

 Hamahiru nabela kholpü beitzin ükhen

 

 4.

 

 Hilari entzün zeren hau erraiten:

 Intsolenta, zer süjetez, naik ehaiten;

 Arrapostia, ehait cho bai ehoren,

 Haboro ene kuntre ehiz mintzatüren.

 

 5.

 

 Gaia oro igaran zin ertzik eskin

 Lehen igarailetarik sekurs nahin;

 Bena hura hara zeneko zen hil phüntin,

 Hari bortxaz erran ziozün nurk cho zin.

 

 6.

 

 Hel zakhitzat, paseiari goiz jeikia,

 Eta ikhus ene khorpitz blesatia;

 Bestek egin beteitadie ehaitia,

 Zük othoi, egin izadazüt señatzia.

 

 7.

 

 Iraxibauko semia, kausa zer zen?

 Nulaz hain etsai krüdela zure bazen?

 Gizunak behar dizü ükhen hanitx ogen

 Hainbesteretan lanthatzeko nabelaren.

 

 8.

 

 Etxandi Garindañe nin khexü bethi,

 Haren amoria benin nik askazi;

 Nik hari erran ezkuntiak litzan ützi,

 Hitz horrezatik eho nizü hañ Krüdelki.

 

 9.

 

 Posible deia, Etxandi, hi hañ handi,

 Hik othian egin dian krima horí?

 Bizia deronak idoki personari

 Beria ere zor diala, orhit hadi.

 

 10.

 

 Zazpi haurren aita baten kolore zen,

 Emaztia zialarik bizi etxen,

 Amore gatik ari zadin gizun hiltzen;

 Satan etzen hareki gaxki libertitzen.

 

 11.

 

 Etxandiren anderia, orhit hadi

 Nur gatik egin izan den hiltze hori,

 Hire gatik hil izan dela hire kosi,

 Arima nahi zeñalakoz salberazi.

 

 12.

 

 Orai jüstizietan, krima handik

 Kreditak dütienek pharkatürik

 Eta praube jüstuak aldiz pünitürik,

 Pilatüs üdüri beitira oraiko jüjik.

 

 13.

 

 Berset horien egilia jüjen gati

 Presuntegian egon da injüstoki

 Eta galdü bost etxalte haiegati;

 Zunbat jüsto den jüstizia phentsa horti!

 


inprimatu