inprimatu
Euskara eta sagardotegiak
Izenburua:
Euskara eta sagardotegiak
Sinadura:
Tolaretxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tolaretxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1248.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara eta sagardotegiak

 

 1

 

 Sagardotegietan

 jendea jatorra,

 euskaraz mintzatzea

 ez zaie gogorra.

 Miresgarria dela

 eta dugu zorra,

 euskararentzat dela

 benetan altxorra.

 

 2

 

 Garai honetan dela

 sagardoz txotxetik,

 jendea hurbildutzen

 alde guztitatik.

 Tortilla aurretikan

 txuleta atzetik,

 euskara aditzen da

 edozein ahotik.

 

 3

 

 Sagardotegia zen

 lengoko lekua,

 bertsolaria biltzen

 euskal garbikua.

 Sagardoa zutela

 han edatekua,

 jendea gustora zen

 ikusiz zirkua.

 

 4

 

 Euskaldunen artean

 da bertso jokoa,

 hurbildutakoentzat

 zaie gogokoa,

 emozioz beterik

 isuriz malkoa,

 jendearentzat zela

 betiko txokoa.

 

 5

 

 Sagardotegietan

 gazta ta intxaurra,

 txuleta ta tortilla

 sagardo apurra.

 Bertso batez ematen

 dutela agurra,

 euskaraz mintzatzeko

 inoiz ez beldurra.

 

 6

 

 Aiton baserritarrak

 luzea mokoa,

 txiste, komeri, bertso

 ederra jokoa.

 Sagardo eraginez

 ederra zirkoa,

 Txirrita gisakoen

 betiko txokoa.

 

 7

 

 Betiko kuadrilla

 bildurik batera,

 bertsotan oso gozo

 beti goiz aldera.

 Azkenerako ezin

 bertatik atera,

 ohera sartu gabe

 joaten lanera.

 

 8

 

 Sagardotegiari

 asko zor zaiola,

 euskara eta bertsoak

 sagardoz daiola.

 Bertsolarientzat da

 benetan kaiola,

 aitonen bertsoekin

 sortu ikastola.

 

Tolaretxe


inprimatu