Bozkariozko eskerrak kommunione ondorean
Teresa de Jesús, Santa
Bizirik naiz, bainan ez, Yainkoan naiz bizia
Orai, Ark azirikan, artan natza guzia.
Ura zeruan bearrez,
Iltzen-naiz ezin illez. Iltzen-naiz ezin illez.
Amodio puru bat sartu zait biotzean
Ene Yainkoarekin bat egin naizenean;
Aitua aren minez,
Iltzen-naiz, etc.
Ula bizi, uli iraun: o dolore tristea;
Bizitzea da, Yauna, Zu gabe bizitzea?
Beti, unela egonez,
Iltzen-naiz, etc.
O arrasta maitea, il nadintzat emaua.
Betiko zoriona berekin dakarkena!
Ukitua aren kolpez,
Iltzen-naiz, etc.
Amodio zoroa! bizi dolorezkoa!
Ziakusat bertze bat i ez bezalakoa,
Orai, ark eman indarrez,
Iltzen-naiz, etc.
Lurrean den bizia erio bat daiteke;
Zeren erioak baizen ezin ken baidezake;
Orai ere, ark iraunez,
Iltzen-naiz, etc.
Eriotze triste bat da orai ene bizia,
Gau izigarri bat da orai ene argia;
Bizi ark berretu gaitzez,
Iltzen-naiz, etc.
Bizirik il, illik bizi; o bizi il-garria!
Agorandua dolorez, iltzerat dut leia:
Ezin conplitu desirez,
Iltzen-naiz, etc.
Badakizu, ene Yauna, zu zaitudan menetik
Damuari atsegina daraiola, ondotik!:
A! zoazkidan beldurrez,
Iltzen-naiz, etc.
Akabazazu, Yaun-ona, agonia luze au;
Ez-eiki, Zu gabe biziz, biotzak ezin dirau;
Azkenekot, zure minez,
Iltzen-naiz, etc.
Urra, porrozka-ezatzu ene gate lodiak,
Zeru gorak idekirik, an bat ene naiak;
Gate ek ezin yasanez,
Iltzen-naiz, etc.
Bainan ez, ene Yainkoa, ek bear ditut yasan;
Egizu zure graziez, gogotik ar detzadan.
Bizitzeko paira, non ez,
Iltzen-naiz, ezin illez, etc.