inprimatu
Ama batentzat zeinen erraza
Izenburua:
Ama batentzat zeinen erraza
Sinadura:
Telleria, Millan
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Telleria, Millan

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1268.zk.
Orrialdea:
60

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama batentzat zeinen erraza

 

 Ama batentzat zeinen erraza

 begietara negarra

 mundu hontako jaun ta jabea

 beti izan da indarra

 haurtxo txikia ohartu gabe

 edan ezazu bularra

 hara zer pena nozbait behartuta

 horrera joan beharra.

 

 Ejertzitoa ortzitu ohi da

 arma, grillu eta kate,

 mundua ere aldatzen doa

 hoiek ere alda bitez

 ejertzitoa osatzen bait da

 beti hain soldadu gazte

 kendu bezate o joan nahi duna

 joan dedila borondatez.

 

 Seme askontzat a ze negarra

 amarentzako samina

 eta hutsa soldadutzatik

 etortzen dan etekina

 gurea ez da bandera hori

 baizik eta ikurriņa

 Espaini hori zerbitutzea

 ez da guretzat egiņa.

 

Telleria, Millan

 


inprimatu