inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Telleria - Peņagarikano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Peņagarikano
Telleria

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1
Orrialdea:
121-122

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Telleria - Peņagarikano

 

 Telleria ta Peņagarikano bikotearentzat gaia: zer opari alkarri egin kopletan:

 

 T.:

 

 Eusko Irratian galdezka neuzkan

 Peņari zer erregali

 hainbeste gauza faltako ditu

 ta ez dakit zer bidali.

 

 P.:

 

 Irrati bidez gaur bi herritar

 alkar zer eskeiniko zai

 erregaliak hartzen bazekik

 baņa ematen ere bai.

 

 T.:

 

 Mutil zarraren bidetik joa

 eta plantaren badaukak

 hi formaltzeko neska lagun

 billatu beharra daukat.

 

 P.:

 

 Joxepa, Antoni, Maria Inasi

 Petra edo Mari Tere

 nik nahiko neska bazeukat motel

 hik bat eman gabe ere.

 

 T.:

 

 Juerga sarri egiten digu

 Peņak eta nik bai biak

 leno ibilli ta utzi nun bat

 neuk presta beharko diot.

 

 P.:

 

 Nik txapelketan aipatu nitun

 omega eta zitizen

 bat emango dit ea etxera

 goizago joaten haizen.

 

 T.:

 

 Orinala ere aitatu zuen

 txapelketako garian

 orantxe urte dagola

 gaņean exeri nahian.

 

 P.:

 

 Sehaska ere pentsa izan dit

 hiri oparitarako

 banan uste dit ba hagoela

 oindik puxka baterako.

 

 T.:

 

 Umekeriak egiten ditu

 honek makiņa bat aldiz

 sehaskarako hobea da han

 berak abitxuko balitz.

 

 P.:

 

 Txaketa beltza opari dit

 hari beltzetan nastuta

 hamar pesta ez gastatze arren

 marroki bati ostuta.

 

 T.:

 

 Erdeldun plantadunak txaketa

 beltza ez du ez kalteko

 propio erregalau nion

 konjuntoa egiteko

 

 P.:

 

 Oitamar urte lepo gaņean

 ta kalba pixka dauka

 bere halaxe emango diat

 maniki baten peluka.

 

 T.:

 

 Asko eman dit baņa emateko

 nik bazeukeat oraindik

 hartuagaitik eskerrik asko

 ta ondo gozatu hadi

 

 P.:

 

 Andrearentzat hemen zehazkit

 hiru kolonia frasko

 hari bi muxu ta hiri berriz

 bihotzez eskerrik asko.

 


inprimatu