inprimatu
Hitzaren kontra
Izenburua:
Hitzaren kontra
Sinadura:
Tejeria, M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tejeria, M

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
683.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hitzaren kontra

 

Tejeria, M.

 

 Hitzaren kontra

 ezin borrokatuko banaiz

 zertarako

 hitzaren kontra

 hitzez borroka?

 

 justiziaren kontra

 justiziaz

 ezin altxa banaiteke

 orduan

 ezin dezake inork

 besoa jaso

 edo urrumarik ere atera

 hitzaren kontra

 

 eta nolaz

 urrumarik atera

 gizonik altxa

 besoa

 hitzaren kontra jasotzeak

 besamotzetik aparte

 kojoka

 mutu

 eta itsumustuka itzultzea

 suposatzen

 duelaren kontzientziaz?

 


inprimatu