"Zeruko Argia"-ren omenez
Tauer, Norberta
Orain urte bat dala ZERUKO ARGIA
Asi zan dizdiratzen euskaldun soroan,
Eta gure euskera, izkuntza maitia
An agertzen zaigu edertasun osoan.
Asko gustatzen zait asteroko maitia,
Ekartzen badigu zenbaki bakoitzian
Artikulu ederren lerro txit luzia,
Guziak idatzita euskera eztian.
Euskal-idazle ta olerkari aundiak
Ikusten ditugu lankideen artean,
Izkuntza zarraren esnatzaille argiak
Ta ongi ezagunak euskal-baratzean.
An irakurtzen ditut berri pozgarriak
Nola gure euskaldun onen biotzetan
Burua jasotzen du euskera eztiak,
Beren Euskalerria bazter guzietan.
Askok miresten dute euskera maitia
Euskalerrian eta mundu zabalian.
Gora gure euskera, izkuntza eztia,
Oiu egiten det guzien izenian.
Artu, otoi, guziak nere gorantzia,
ZERUKO ARGIA'ri bitz-biotzetik
Opa diot bizitza luze ta joria
ta bialtzen dizuet agurra Praga'tik.