inprimatu
Mutikoa ta aitonaren arteko alkarrizketa
Izenburua:
Mutikoa ta aitonaren arteko alkarrizketa
Sinadura:
Tapia, Teodoro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tapia, Teodoro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
217.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mutikoa ta aitonaren arteko alkarrizketa

 

Tapia, Teodoro

 

 MUTIKOA

 

 Baldin munduan bear bagaitu

 bizia eman zigunak,

 orain mutiko geranak gero

 izango gera gizonak.

 Gure etxean, larogei urte

 gaur bete ditu aitonak,

 amar urteko bere billoba

 biotzetikan nai dionak,

 belarritikan tiratzen diot:

 artu nere zorionak!

 

 AITONA

 

 Eskerrikasko, nere billoba,

 biotz-animen barrendik,

 agertzen dezun baitasun orrek

 poz aundia ematen dit.

 Zuk urte asko igarotzea

 gerta diteke oraindik,

 baña aitonak luze baño len

 juan bear du emendik,

 eta esango ditudan itzak

 gogoan artu gaurtandik.

 

 MUTIKOA

 

 Ez jakiñarren noiz arte diran

 munduko gure bizitzak,

 bitarte ontan argitasuna

 bearko dala deritzat.

 Txit aintzakotzat artzeko nola

 diran berorren jakintzak,

 utsak eztira iango orain

 ausnartuko ditun itak,

 ene, aitona, esan bezaizkit:

 pozikan entzungo dizkat.

 

 AITONA

 

 Mundu onetan aurrerapenak

 dira gero eta geigo,

 oien bitartez, bear bada, zu,

 nora etzindezke igo.

 Baña irixten bazera ere

 besterik baño aundigo;

 entzun ,illoba, animatikan,

 aitonak onela dio:

 Kristautasunik ezpada oiek

 eztute asko balio,

 

 MUTIKOA

 

 Ainbat urteko aiton on batek

 ematen ditu berriak,

 nola eztira izango ondo

 ulertutako egiak?

 Baldin azkenik lur jotzen badu

 gizonen arrokeriak,

 kaltetan dira askoren presa

 ta arreta geiegiak,

 nere munduko jokabideaz

 zabal bezaizkit begiak.

 

 AITONA

 

 Ara azkenik; ez aztu iñoiz

 betiko eztala lurra,

 gure bizitza, luzean ere

 oso da gauza laburra.

 Kristau zintzoak bezela beti

 gorde Jaunaren beldurra;

 gure oiturak eta izkuntz au

 sartu biotzan barrura,

 ta izan beti merezi duten

 arreta eta ardura.

 


inprimatu