inprimatu
Gure buruak baldin oroipen
Izenburua:
Gure buruak baldin oroipen
Sinadura:
Tapia, Eleuterio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tapia, Eleuterio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
163.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure buruak baldin oroipen

 

Tapia, Eleuterio

 

 -1-

 

 Gure buruak baldin oroipen

 gozozaleak badira,

 jorraillaren ogeitabosta

 guztiz gogoangarri da.

 Nazaret'eko neskatxatxo bat,

 bere izena Maria:

 Jaungoikoaren beldurrekoa,

 apala eta-garbia,

 egunez lana eginda gabaz

 otoitz sutsuan ari da.

 

 -2-

 

 Giro gozotan dago lur ura

 udaberria nola dan,

 Nazaret'eko landa, basoak

 gogotsu daude loratan.

 Aien erdian aitatutako

 lili au bere loratzan,

 Jaungoikoaren seme bakarra

 gizon egitekoa zan,

 mundu arroak baztertutako

 erri txiki txoko artan.

 

 -3-

 

 Ego epelak lore usaia

 darama bazterretara,

 otz garbipean lurra paketsu,

 gaurikan ederrena da.

 Une oietan neskatxa oni

 ezer uste gabe, ara!

 didiz aundiko argitasunez

 beldurgarrizko erara,

 goi aingeru bat sartu zitzaion

 bera zegoen gelara.

 

 -4-

 

 Ixil onetan bere abotsak

 betetzen du etxepea,

 esanaz: Agur, neskatxa garbi

 goiko eskerrez betea!

 Ez beldur izan beraz Maria;

 bego zurekin pakea,

 neri dagokit Jaunarengandik

 zuri berri ematea,

 entzun zaidazu arretaz zer dan

 Beraren borondatea.

 

 -5-

 

 Otoitz berotan zu deika zauden

 zerugoi eder artatik,

 itxaron dezun poz audiaren

 berri gozoa dakarkit.

 Goiko Jaun arek gizadiari

 dion errukiagatik,

 Bere semeak jaio bear du

 neskatxa garbi batetik,

 Zu zera Berak aukeratua

 emakumien artetik.

 

 -6-

 

 Zalantzik gabe siņistatzen du

 Maria'k orain entzuna,

 baņa launagan bakarrik dauka

 bizia ta osasuna.

 Ama izanik nolatan gorde

 ziteken birjintasuna?

 gauza guzien gaņetik au zan

 berak jakin bear zuna,

 entzun dezagun zentzuan duan

 neskatx onen erantzuna.

 

 -7-

 

 Nola ez dizut sinistatuko

 zerutik dakarkizunik?

 baņa gauza bat jakin nai nuke

 eta galdetzen dizut nik:

 Nere Jaunari eskeņitako

 alabatxo bat izanik,

 ezpaidet iņoiz ezagutu ta

 ezagutuko gizonik,

 Berak nerekin nola diteke

 oako gertakizunik?

 

 -8-

 

 Eziņezkorik nola etzaion

 ni biali nauanari,

 Kutsutu gabe birjin da ama

 Izango zerade, Mari.

 Beraz gai ontan zugan ezer ez

 dagokio gizon ari,

 goiko Jaunaren espirituak

 egingo baitizu argi,

 bere bitartez esan dedan au

 gertatuko da mirari.

 

 -9-

 

 Zugan sortuko dan seme ori,

 agertzen dizudan era,

 Jaungoiko danez, Aita bezela

 zeru ta lurren jabe da.

 Goiko izanik apaltasunez

 oso makurtua bera,

 gizon bezela aurtxo egiņik

 sartu nai du lurraldera,

 gizon artean berezitzeko

 Jesus deituko da. Bera.

 

 -10-

 

 Ixildutzen da goi aingerua:

 berri au entzundakuan,

 ixilik dago lurralde dana

 gau eder aren moduan.

 Ixiltasun au bezin ixilik

 izan ote da munduan?

 gizadi dana Maria'ren zai,

 nola erantzungo duan,

 neskatxatxo au era onetan

 mintzatuko da orduan.

 

 -11-

 

 Apaltasunez auzpezturikan

 jartzen da une berean,

 biotz barrutik eskeitza onek

 igesitzen dio egan:

 Egillearen mende eztagon

 gauzarik nola eztedan,

 bere mirabe naiz ta itz oiek

 agertzen didaten eran,

 Goiko Jaunaren borondatea

 gertatu bedi neregan.

 

 -12-

 

 Ongi dakigu lendabiziko

 gurasoen pekatua,

 Paradisoan nola jan zuten

 arnari debekatua.

 Deabru beltzak zirikatuta

 emakumeak artua,

 zorigaitzean miztu gaiztoko

 suge madarikatua!

 zure pozoiak goitar bizitza

 utzi zuen igartua.

 

 -13-

 

 Era orretan ikusirikan

 Jaun onak bere egintza,

 ondorenari begiratuta

 errukiz zitzaigun mintza:

 Emakumeak ukatu badit

 goralmena eta aintza,

 emakumeak ekarriko dit

 pekatu onen ordaintza,

 zorionean agindu arek

 emen bete zuan itza.

 

 -14-

 

 Gure Jaunaren biotz zabala

 ikusten degu garbiro,

 ezpazan Bera lurrera jetxi

 gu ezin zerura igo.

 Pozoi gaiztoak gizonari len

 lurra mikaztu badio,

 errukiaren gozotasuna

 ordu onez dakarkio,

 gau eder onek ikusi zuen

 zerua ezti jario.

 


inprimatu