inprimatu
Espetxetik, atzerrian dagoen nere emazte maiteari
Izenburua:
Espetxetik, atzerrian dagoen nere emazte maiteari
Sinadura:
Tapia Irujo, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Tapia Irujo, Jon

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1093.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Espetxetik, atzerrian dagoen nere emazte maiteari

 

Tapia Irujo, Ion

 

 Ortze gabeko, paraje mingotz

 xortaka ximel diren hainbat bihotz,

 zurbil harriak, burni, harresi...

 haizeak dakar kantu eresi.

 Hau da geriza!

 Laidatu dute euskaldun giza,

 gailendu zaigu bortitz paliza.

 

 Zoria urri, zohargi ere,

 milaka lege ta sasi botere.

 Jasan beharrak zigor ta bortxa,

 beti gainean eraso hatsa.

 Non dago indar?

 Makildurikan hamaika bizkar.

 Gaua heldu da zorrotz ta zipar.

 

 Arrats gogorrak oinaze dakar,

 zelda lizun hontan samin ta bakar.

 Zutaz galdezka hainbat intziri,

 bainan alferrik, hau da martiri!

 Ene maitea!!

 Nahigabe astunek naute betea,

 suntsigarria da, minkidea.

 

 Negar-zotinka, mendre geratu

 luze ta-astun gau madarikatu.

 Grina zitalek naute ebaki,

 bihar biziko naizen nork daki?

 Zure beharra!

 Mingor, txiro..., ta arras bakarra.

 Etor dedila txori goiztarra!

 

 Ekaitz ondoren egunsentia,

 oilarturikan bihotz amestia.

 Samin itzelak joanak dira,

 nagusitu da argi diztira.

 Ez naiz galdua!

 Berpizturikan bizi-gogua,

 bihozmin hura da lurrundua.

 

 Mila oroimen goxo ta ero,

 emets ederretan murgil ezkero.

 Atsegin xamurrak uholdeka,

 hainbat hitz garden eta fereka.

 Ohizko aldarri!!

 Nire moņoņi liluragarri!

 bihotz honentzat hain maitagarri.

 

 Iparraldean hainbat balazo,

 beti ernerik, zer gerta, zer jazo.

 Erbesteratu zinen eguna,

 jadanik dago nahiko urruna.

 Ez dugu etsi!!

 Herri librean dugu sinetsi,

 garaile gara, bihar edo etzi.

 

 Askatasuna dugu helburu,

 aurrera goaz tinko ta seguru.

 Sentimen bera, gaur eta atzo,

 gure arbaso jatorren antzo.

 Zer!, zer arraio! ''

 borroka haien gara garraio,

 eginen dugu hamaika saio.

 

 Pizti maltzurren eragin latza,

 eri eta hauskor den azken hatsa.

 Ziztrin ta hutsal hauen joera

 alferrik dabiltz, damu ez gera.

 Gure bidean,

 dugu irauti denok batean,

 euskal iraultzak duten legean.

 

 Agur maitea, agur laztana

 hainbat zorion eta poz emanak.

 Etorriko da egun berria,

 ez dago urrun udaberria.

 Ene landare!

 Hain eder eta hain paregabe,

 nire barnean beti zerade.

 


inprimatu