inprimatu
Tours hirian 501-garren errechimenduan soldado zaharra eta gaztea, adiskide
Izenburua:
Tours hirian 501-garren errechimenduan soldado zaharra eta gaztea, adiskide
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1923.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tours hirian, 501-garren errechimenduan soldado zaharra eta gaztea, adiskide gisa bertsutan elgarri mintzo soldadogoaz.

 

 

 1

 

 Zer diok aspaldiko oi ene laguna

 Soldado ethorririk egun gure gana

 Baduka berthutea bihotzean barna

 Eskuratzeko ukhan behar dukan harma.

 

 2

 Ideya onarekin jina nuk soldado

 Kurayez egiteko manatuak oro

 Lotsamendua ere nekhez ethorriko

 Hemen ikhusten baitut eskualduna frango.

 

 3

 

 Gaituk eskualdunak tropagno bat gaitza

 Elgarri atchikiak berorik bihotza.

 Jatekoa nasaiki erraki'ta salsa

 Arno bat arradoa dena mahats jusa.

 

 4

 

 Atsegin hartu diat aditzearekin

 Sokhorria badela arno onarekin

 Gorphutzak ez dezakek hola gibel egin

 Irabazia zer den nahi nikek jakin.

 

 5

 

 Hamar sos egunean duk hemengo prea

 Phonduen emaiteko hariaren dea

 Beztimenda ederra parerik gabea

 Kontent ez bada ere ezin egin greba.

 

 6

 

 Nahiz guzietarik den gauza jakina

 Eskualdun jendea dela libertina

 Zerbitzuan badea artetan aizina

 Egiteko kantu'ta zombeit irrintzina.

 

 7

 

 Izanen duk dembora trankil egon hadi

 Sakelak duelarik baia eman nahi

 Kantu, musa. mutchiko libro dituk bethi

 Kantinierak ere arpegia argi.

 

 8

 

 Soldadogo berriak jakitean hola

 Iduritzen zeraitak herrian naizela

 Aplikatuko gautuk chuchen den bezala

 Ongi liberti bainan urrunduz kartzela.

 

 9

 

 Itzalak arrakasta errechimenduan

 Obeditzen ez bada manatu lekhuan

 Fidela izan hadi hire zerbitzuan

 Nahi baduk dembora iragan gostuan..

 

 10

 

 Eginen diat neure ensegu guzia

 Ongi zerbitzatzeko eder den Frantzia

 Othoitzetan galdatuz Jaunari grazia

 Zerbitzua eginik etchean sartzia.

 

 11

 

 Hiru koloretako bandera ederra

 Berma gaiten guziak haren beiratzera

 Ohorezki alchatuz ahal bezein gora

 Frantziaren omena ez dadin behera.

 

 


inprimatu