inprimatu
Tota silescit
Izenburua:
Tota silescit
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Urtsuya)
Egilea(k):
Urtsuya

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
85.zk.
Orrialdea:
590

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tota silescit

 

 

 Amari zure

 Begi sutsuak

 Betazalpean

 Estaliaren,

 Nere barnean

 Sugar biziak

 Pizten dituzu.

 

 Ertxirik ere,

 Zure begiak

 Erretzen dute

 Nere biotza;

 Ai! nola dute

 Berau zaurtuko

 Zabal daudela?

 

 Zein aisegiņa

 Zaion Amari,

 Zure ezpaintxoen

 Eder-txukuna!

 Aurtxo laztana!

 Arrosa gorri

 Dezu musua.

 

 Ezin iduki

 Nere sugarra,

 Oi Aur maitea!

 Atoz, musu bat

 Eman nai dizut,

 Beso artean

 Ertxi nai zaitut.

 

 Ama-Semeak,

 Oi ikusteko

 Zoragarria!

 Arrosa gorri,

 Lili zuria.

 Gora Jesus ta

 Gora Maria. Amen

 


inprimatu