Tobera (Argi pixka bat, indazu, jauna)
Argi piska bat, indazu, jauna,
Bersocho bi botatzeko;
Dama galaiak, biek lirañak,
Gaur uztartu diralako:
Nor litekean izan koplari
Bikaña piska bateko,
Ezkonberriai euren doaiak
Egoki kantatutzeko!
Chorten batean larrosa biren
Antza dizutet ematen:
Izpi batean ispligu biren
Usai ona banatutzen:
Egin dezuten korapill orrek
Ditu biotz bi lotutzen,
Zeñak dituan zeruetatik
Jaungoikoak bedeinkatzen.
Arraga baña freskuagoa
Zerade andra nobia:
Larmea piña, begiak beltchak,
Dezu alaia arpegia;
Kolko altua ta biribilla,
Melarra berriz gerria,
Siñiz nazazu, etzera egon
Iñoiz aiñ zoragarria.
Lirio churi churia beziñ
Garbia zera gañera:
Gaitzikabea dezu anima,
Eta biotza choill bera:
Nobio jauna, zorioneko
Nola izango etzera,
Orren zizpiru eta laztanak
Beti zuretzat badira?
Pakea eta poza betiro
Izandu bilez zuekiñ:
Alkarrekiko amorioa
Osasun ondasunakiñ:
Jaungoikoari nai dakiola,
Mundu buka ez dediñ,
Gaur urte bete arkitutzea
Semecho politarekiñ.