inprimatu
Ez dezu maite
Izenburua:
Ez dezu maite
Sinadura:
S., K.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
S., K

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1955
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ez dezu maite

 

S., K.

 

 Agur, neskatil eder polita, usaidun lore txuria;

 Entzun gaur nere biotzeko itzak, usotxo maitagarria.

 Nai zaitut eta, zugandik gauza bat jakin gabe ezin gelditu:

 Ez dezu maite Euskalerria?... Nere biotzak samin du.

 

 Ez dezu maite zu jaio ziñan etxeko gela samurra,

 Eta txikitan an egon ziñan sukalde bero ederra?

 Ez dezu maite ama zarraren muxu ta laztan beroa,

 Eta amonatxok abesten zuen seaska-abesti gozoa?

 

 Ez dezu maite tuntun-txistuen eres-ots zoli ta ariña,

 Eta antziñeko euskoen dantza, dantza garbi ta liraña?

 Ez dezu maite dantza alai ortan dantzatzen duen mutilla,

 Mutil sendo ta biguna, sasoi oneko gazte bikaña?

 

 Ez dezu maite euskotar danen pillota-joku bizia,

 Mundu guziak goratzen duen esku-joku maitatia?

 Ez dezu maite aizkora joku polit eder eta azkarra,

 Eta palanka botatzen duen gizon indartsu bizkorra?

 

 Ez dezu maite mendigo-goian dagon basetxe zuria,

 Zu bezelako uso askoren kabitxo zoragarria?

 Ez dezu maite Euskalerriko itxaso zabal aundia,

 Ta andik arraia ekartzen duen arrantzale on argia?

 

 Ez dezu maite zure amatxok erakutsitako izkera,

 Seme zindoak, euskaldun onak, maitatzen degun euskera?

 Ez dezu maite gure asabak aldatu zuten zuaitza,

 Apain, egoki, anitz ederki, Gernika'n dagon aritza?

 

 Arren, maitetxu: Esan zadazu maite dezula Ama zarra;

 Oztu ez dedin nere barruan zuretzat dutan sugarra.

 Esan zadazu nai dezula izan egizko eusko-alabai

 Eta orduan joango naiz ni maitasun onez zugana.

 

 Esan zadazu biotzez maite nai dezala gure erria;

 Orduan egiz izango zera nere izar alaigarria.

 Esan zadazu orain, nerekin: «Maite det euskalduna».

 Egi-egitan izango zera betiko nere laguna.

 


inprimatu