inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
383-384

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ziri-biursak

 

Soroa, Marzelino

 

 ¿OLIYUAKIÑ?

 

 Izketan ari ziran

 arrantza gañian

 bero samarrak noski

 sagardotegian,

 zeiñ baño zeiñ ayetan

 abillago otezan,

 t' ojuka bat batian

 Kosmek zuben esan:

 -Neri beira gelditzen

 dituk arritubak,

 arrapatzen dizkiat

 korkoi prejitubak.

 

 ¿ZER DEGU ECHEKOANDRE?

 

 Neskamerikan ez det

 joandan aspaldiyan

 zergatik jartzen nauten

 istillu gorriyan.

 Gante bat artzen badet

 dabill gora bera

 aitzaki billa beti

 joateko kalera.

 Apaindurikan ondo

 chorakeriyetan

 ibillirik alduben

 ordu guztiyetan.

 Urtez aurreratuba

 topatu dedilla,

 t' arrek ere badauka

 bere maratilla.

 Beardan lanetako

 tuntuna, motela;

 gertatuko da churrut

 egiten dubela.

 ¡Ausenda komeriya!

 ¡arriturik nago!

 neskame bat artzeko

 modurik ez dago.

 


inprimatu