inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
351-352

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ziri-biurtsak

 

Soroa, Marzelino

 

 ¡Fresku-freskuuuua!

 

 Petra, juan dan astian

 leagatza jan nuben,

 bañan oraingu'onek

 ez dakit zer duben.

 Ez da legatz'au ona.

 -¿Ezetz? Orra bada,

 juan dan asteko legatz

 arrenchen serra da.

 

 ERRENTA KONTU.

 

 Errentakiñ dakizu

 gaizki zabiltzala.

 -Jauna, kuidadorikan

 izan ez dezala.

 Nik itz'ematen diyot...

 -Bai, bai, orain ta len

 beñere ez dezu itza

 besterik ematen.

 

 ESIAK.

 

 ¿Izkribitzen Chantonek

 zerbait bai aldaki?

 -Irakurtzen bai, batan

 izkribitzen guchi.

 Badator choch berritik

 eranik amabi,

 bakarrikan esiak

 egiten dakizki.

 

 KONTU-ATERATZALLIA.

 

 ¿Zenbana sagar abek?

 -Sei, bost chakurrian.

 -Izango dira orduban

 bost sagar, labian,

 lau iruban, ta biyan

 iru, bi batian,

 ta bat... bota, bota bat,

 bat ezerezian.

 


inprimatu