inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
Orrialdea:
95-96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ziri-biursak [XXVII-XXX]

 

Soroa, Marzelino

 

 XXVII.

 

 AZUKRIA TA GATZA,

 

 -Aita, gauza chiki bat

 nai nuke nik jakiñ.

 -Eranzuteko egingo

 diat bada alegiñ.

 -Egiten dala gatza

 ur gaziyarekiñ...

 -Ori dek.

 -T'azukria?

 -Mutill, gezarekiñ.

 

 XXVIII.

 

 ERRENTAREN ALDE.

 

 Barbero gaiso batek

 nagusi zur bati

 zorziyon eche errentaz

 anega bat gari.

 Arren echera, bada,

 nagusiya joan zan,

 eta biyak zituzten

 itz abechek esan:

 -Eraman bear zaitut

 juezen aurrera,

 -Ezer ez det t' alperiik

 ara joango, gera.

 ¿Alperrik, ta neria

 kobratu nik eziñ?

 orduban ateratu

 nazkitzu bi agiñ.

 

 XXIX.

 

 BI LAGUNAK.

 

 -Mutill, nik bazekiat

 ondo zer aizen i,

 beldurrik izan gabe

 munduban ezeri.

 -Izandu diat, bada,

 beti gauza bati.

 -¿Beldurra?

 -Bai, beldurra;

 bota berriyari.

 

 XXX.

 

 GAZTAREN BEGIYAK.

 

 Gazta bat bear det nik

 ona ta merkia,

 gañera izan derilla

 zulorik gabia.

 Zergatik lengua zan

 aiñ zuloz betia,

 zulotan bazubela

 pisuben erdia.

 


inprimatu