inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
542-544

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ziri-biursak [XIV-XVI]

 

Soroa, Marzelino

 

 XIV.

 

 SENAR EMAZTEAK.

 

 -¿Gabeko amabiyetan

 inguratzen zera?

 ¡gizona! ¿nola zatoz

 orren goiz echera?

 -¡Orra bada! ¿zer naizu?

 garai ontan ez da

 taberna bat gelditzen

 irikirik eta...

 

 XV.

 

 ¿AITZEN?

 

 -Illia moztu nai det

 kazka motz jarririk,

 ez gero tiratzeko

 maisubak illetik.

 

 XVI.

 

 CHANTONEN BOINA

 

 Choch berritik zijoan

 balantzaka Chanton,

 eta lurrera boina

 erori zitzayon.

 Aserretu nayian

 izketan asi zan,

 bere boina sarrari

 gogoz esanikan:

 -¿Or ago? bai, ¿or ago

 utzirik jabia?

 ¿nai ukek, alperra, nik

 oraiñ alchatzia?

 Bañan ezat alchako,

 zergatik alchatzen

 asi ezkero, ni nak

 orduban erortzen.

 Eta i bezela ni

 banitz eroriko,

 beñepin eninukek

 lurretik alchako.

 Eta beiraturikan

 boinari ziarka,

 eche aldera joan zan

 beti balantzaka.

 


Zir-biursak [XVII-XX]

 

Soroa, Marzelino

 

 XVII.

 

 KORAPILLUA.

 

 -¿Nagusiya echian da?

 -¿Zer nai zuben esan?

 -Kontu bat nekarren ta...

 -Donostira joan zan.

 -Orra bada diruba

 bear niyon eman...

 -Bañan gaur etorri da

 goizian andikan.

 

 XVIII.

 

 ¿GOSIAK?

 

 Berekiñ bazkaltzera

 Blas zuben eraman

 zur batek, ta gosiak

 ura gelditu zan.

 Eta galditurikan

 kafia nai zuben,

 Blasek eranzun ziyon

 enbido botatzen:

 -Oraiñ ez jauna, baizik

 bazkaldu ta gero;

 kafia nik artzen det

 beti jan ezkero.

 

 XIX.

 

 TALUAK.

 

 Aita batek zituben

 bi seme mendiyan

 ikazkintzan zeudenak

 udaren erdiyan,

 irukirikan biyak

 echolan berekiñ

 taluak egiteko

 zaku bana iriñ.

 Egun batian aita

 mendi gora joan zan,

 semiak ikusteko

 zuben zori onan.

 Eta biyetatik bat

 egonik urruti,

 asi ziran ojuka

 esaten alkarri:

 -Anai, aita etorri dek

 ta ¿zeñen zakutik

 taluak aitarentzat

 jartzia nai dek ik?

 -Aiziaren otsakiñ

 ez diat aitzen nik,

 bañan egiñ-i-zazkik

 taluak iretik.

 

 XX.

 

 ¡ARRAZOIA ONA!

 

 Gasparrek eranikan

 ardua gogotik,

 berriketan asi zan

 berocho jarririk.

 -Ardu' onek ura du.

 -Urik ez, barkatu.

 -Bai jauna, zergatikan

 naizen mariatu,

 eta beti urakiñ

 gertatzen zait ori;

 itsasuan bakarrik

 mariatzen naiz ni.

 


inprimatu