inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
478-479

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ziri-birusak

 

Soroa, Marzelino

 

 ¡ATERAKERI ONA!

 

 ¿Nun dituzu begiyak?

 ¿ez dezu Mikela

 ikusten sillak autsez

 betiak daudela?

 -Bai andria, badakit

 autsa dala ageri

 zergatik gaur oraindik

 iñor ez da eseri.

 

 BESTE ATERAKERIYA.

 

 ¿Echekoandria, nola

 dit egiñ kontuba?

 eman ditan soldatan

 falta zait diruba.

 -Bai, zergatik dituzun

 autsi lau platera,

 bi baso, katillu bat

 gañera zopera...

 -¡A! ¿beaz eche ontan

 noski pagatzenda

 aurretik esan gabe

 zerbait austen bada?

 Ori jakiñ banuben

 lenbizikotikan,

 kontu geyagorekiñ

 ibilliko nitzan.

 


inprimatu