inprimatu
Ziri-biursak
Izenburua:
Ziri-biursak
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
318-320

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ziri-biursak [VII-XIII]

 

Soroa, Marzelino

 

 VIII.

 

 AITA SEMEAK.

 

 Konsejubak ematen

 sagar tratalari

 bat azken ordubetan

 zegon semeari.

 Esanik beste gauza

 batzuben artian,

 sagarduare nola

 egin litekian.

 -Sagarduen gañian

 beazute jakiñ

 egiñ litekelare,

 bai, sagarrarekiñ.

 

 IX.

 

 GALDEA ETA ERANTZUERA.

 

 -¿Zergatik da gaziya

 ur itsasokua?

 -Zergatikan barrenen

 dagon bakallua.

 

 X.

 

 JOSE DURDUREN ATERAKERIYA.

 

 Bulla ta zalapartak

 jendien artian

 izugarriyak tiran

 taberna batian.

 An bertan Jose Durdu

 egonik afaltzen

 ler egiñ bearrian

 ojuka esan zuben:

 -Mutillak, zaute isllik,

 zuben bullarekiñ

 zer jaten ari naizen

 eziñ diat jakiñ.

 

 XI.

 

 NAGUSIYA TA LAGUNA.

 

 ¿Zet degu?

 -Bada ezerez,

 maizter Batistakiñ

 orainchen ditut emen

 itz batzubek egiñ.

 -Baserritar maizterrak,

 errentak atzera

 izaten dituzte, ta

 negarrak aurrera.

 

 XII.

 

 AMA ALABAK.

 

 -Ama, ¿zer da aingeruba?

 -Neskarik onena

 zeruban ibiltzeko

 egak ditubena.

 -Aingerubak badira

 orduban ugari,

 zergatik atzo bertan

 gure neskachari

 esaten ziyon aitak

 aingeruba dala;

 ¿egatuko du?

 -Orisen

 bai, ta beriala.

 

 XIII.

 

 MUTILL AZKARRAK.

 

 Ofiziyo bat Lukas

 ikastera joan zan,

 ta beriala ziyon

 nagusiyak esan:

 -Ondo da, bañan ez dek

 izanikan laister,

 sei illabete arte

 irabaziko ezer.

 -Orduban, emendikan

 sei illabetera,

 etorriko naiz, jauna,

 pozikan onera.

 


inprimatu