inprimatu
Zer pena!
Izenburua:
Zer pena!
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
224

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Zer pena!

 

Soroa, Marcelino

 

 Artzai bat Zumarragan

 burni-bide billa

 zoratuba zebillen

 galdurik makilla.

 

 Zerbait festa gertazan

 ¡ura jende pilla!

 neska mutillak anchen

 bazuten nazpilla.

 

 Estuasun arekin

 guztien tartian

 lekurik izan ez da

 sartuzan kochian.

 

 Isiri zan bulkaka

 baten magalian

 oraindiaño etzan

 arkitu trenian.

 

 Bestien farkeriak

 etzuten larritu,

 chilibitua jota

 ziraden mugitu.

 

 Ordu pare batian

 zanian arkitu

 Donosti eder ontan

 oso zan arritu.

 

 Bere bolchachuari

 chit maiz eragiñez

 asbera penarekin

 iya bai negarrez

 

 -Jakin izan banuben-

 zijuan esanez

 -Zer bide laburra zan

 emen nitzan oñez.

 


inprimatu