inprimatu
Zer ederra!
Izenburua:
Zer ederra!
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
512

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Zer ederra!

 

Soroa, Marcelino

 

 Uda berri gosoan

 ¡zer gauz ederra den

 goizian goiz jaikita

 mendiyan ikusten

 diz-diz ziargiekin

 eguzkia azaltzen!

 mundu ontan ez det nik

 oberik arkitzen.

 Emen zelai berdeak

 edo basatia

 chori otseztiekin

 an chito chikia,

 non nai sortzen dutela

 poz churagarria

 ¡bañan zer ederra den

 goiz goiz jaikitzia!

 Ibayetan ikusten

 ateak igari

 baratz apainduetan

 loreak ugari,

 aldamenean berriz

 kirkir soñulari

 piskabat aruntzago

 zozoa kantari.

 Arkitzenda nai bada

 leku gerizduna,

 iturri bat onduan

 garbi ta chukuna,

 basocho bat arrenak

 dakar osasuna

 ¡nolatan ederrago

 goizetik eguna!

 Erreberua gero

 artu bitartian

 ibilli gora bera

 marrubi tartian.

 ¡Zer ederra den ori!...

 bai, bañan oyian

 egotia, ederrago

 amaikak artian.

 


inprimatu