Parejacho baten istilluba
Soroa, Marcelino
Ategorrietako
baratza batian
zebillen zoratuba
arbolen gañian,
alegiñak egiten
echeko mutilla
burrioi edo choka
kabiyaren billa.
Nola goiz ederra zan
baratzaren giran
dama-galay batzubek
an azaldu ziran.
Maitasunaz esanez
itz gosuak biyak
¡zer aitu otezuten
ayen belarriyak!
Arbolaren parean
ziraden gelditu,
bay ere galayari
dama ark galdetu:
-¿Noiz ezkonduko gera?-
bañan chit isillik
gorritu eta iñork
ez aitziagatik.
Galayak esan ziyon
-¡Orrek ditu lanak!
ori, bakarrrik daki
goyen daguenak.-
Ojuka eranzun zuen
mutillak chit laster
-kontuba oyen berri
ez dakit nik ezer.-
Ori dama-galayak
zutenian aitu
ez dakit nundik nora
ziran ezkutatu.
|