On Jose Gaspar Oregi-ko euskera izkuntzen maisu argidotar jakintsu eta adiskide onenen onenetako jaunari
Soroa, Marzelino
Mill' esker, bai, mill'esker,
apaiz jaun Oregi,
dizkiralako egun
onak eman neri.
Baņan beste chiņ-chiņak
ez ditut merezi,
bedorrekiņ askocho
biar det ikasi.
Esaten du pozturik
biurs ederretan,
ni goituta jarririk
izar lekuetan,
negu beltzian jayo
nitzan ustietan
siņistuko ez dutela...
-ez jauna, egiyetan.
Apirill loratuko
ogei ta seiyian
mundura etorri nitzan,
ez negu beltzian.
Konturatzen errez da
bestela (isillian)
ŋnola naizen bezela
izan nintekian?
Urtarillaren biyan
biurs eztiyetan
egun onak bedorrek
eman bazizkidan.
Nere izeneko beste
Sautu batena zan;
baņa inolako eskerrak
nik zor dizkiodan!
Mill' esker, bai, mill' esker,
On Gaspar Oregi;
chanpon t' osasunekin
ondo bizi bedi.
|