inprimatu
Kontentu!
Izenburua:
Kontentu!
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
64

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kontentu!

 

Soroa, Marcelino

 

 Bi mutill baserritar

 koskor pocholuak,

 etziran nere ustez

 arkitzen beruak.

 

 Elurrak goizetikan

 lurra zuriturik,

 zeuden erdi jantziyan

 biyak eta oñutsik.

 

 Galtza mochak tirante

 oyal ertzarekiñ,

 zulo bat falta gabe

 bakallabarekiñ.

 

 Masaill gorriyak, begi

 alai, ez motelak,

 ezpañaren gañian

 zintzillik kandelak.

 

 Gosari zai egonik

 echien aurrian,

 asi ziran esaten

 alkarren artian:

 

 -Errege baintzake

 ¿ik zer jango uke?

 -¿Errege banitzake?

 naiko talo t'esne.

 

 -¿Eta ik? tira, esantzak.

 -Nik... nik... ¡etzekiat!

 onenak ik esanta

 ¿zer esango diat?

 


inprimatu