inprimatu
Jose Benito-ri balantzaka
Izenburua:
Jose Benito-ri balantzaka
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
288

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jose Benito-ri balantzaka

 

Soroa, M.

 

 Ardo leku batetik

 aterazan Anton

 ezin somaturikan

 nola chutik egon:

 Ikusten zubelako

 neskach edo gizon

 arbola guztiari;

 esanikan "gabon".

 Pipa pistu nairikan

 pospolo guztiak

 itzalzen zizkan beti

 bere asnasiak.

 Euskaldun kanta zarrak

 etzituben aztu

 eta bost minutuban

 dozena bat nastu.

 Egiten zuben ere

 batzubetan chistu

 bañan ¡ay! piparikan

 ezintzuben pistu.

 Orla kaja guztiya

 ustu zubenian

 pipachua sarturik

 boina barrenian

 izketan bere moduz

 asizan bidian

 denbora pasatzeko

 bakartasunian

 Etzegon bakarrikan

 bazuben laguna

 ez dakit nik Erdaldun

 edo Euskalduna;

 orrengatik egiten

 zuben ark jarduna

 (arbol bati-gabon,

 zer gau illuna!).-

 Esan ditek tabernan

 Galileo jauna

 zala... zala... bai... ori...

 gizon jakintzuna.

 Pasa zuben biziya

 eziñ asmaturik

 mundubonek ematen

 oteduben bueltik.

 Orrenbeste denbora

 biar gabetanik

 pichar bat ardorekin

 ikasi diat nik.

 


inprimatu