inprimatu
Johana d'Arc dohatsuaren kantika
Izenburua:
Johana d'Arc dohatsuaren kantika
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1184.zk.
Orrialdea:
2

Johana d'Arc dohatsuaren kantika

 

M.S.

 

 Uhalde baten pare

 

 ERREPIKA

 

 Johana dohatsua,

 zuri oihuz gaude:

 Altcha zazu eskua

 berriz gure alde?

 

 1

 

 Frantziarentzat denak

 gauden othoitzean

 Sor dadin esperantza

 haren bihotzean:

 Bere Kristoren gana

 berriz itzultzean

 Harturen du sinheste

 bere bizitzean!

 

 2

 

 Egun batez Frantzia

 bihotzean joa

 Etsaiaren kolpetik

 hiltzera badoa.

 Delakotz urrikaldu

 Frantziaz Jainkoa,

 Heldu zaio laguntza

 zarutikakoa.

 

 3

 

 Zerutikan boz batzu

 baitzazko mintzatu,

 Domremy-ko nechkatchak

 ezpata du hartu;

 Bere soldadoekin

 ongi gudukatu

 Eta etsai gaichtoa

 kamporat botatu.

 

 4

 

 Iguzki ederrak du

 lore hitsa pizten,

 Bihotzean baitio

 bizia ezartzen,

 Guri dauka Johanak

 halaber egiten:

 Frantzian oro dira

 pizturik jeikitzen:

 

 5

 

 Nor zintuen, Johana

 zure soldadoak?

 Etzirena zurekin

 eskualdun semeak?

 Zure ondoan ziren

 lehoin pareko-ak;

 Dakia zerbait zure

 bandera maiteak?

 

 6

 

 Batek zuri eskutik

 harturik bandera,

 juan du Orleaneko

 murruen gainera!

 Guretzat zuk egizu

 orai gauza bera:

 Gida gaitzazu oro

 zeruko athera!

 

 7

 

 Johana dohatsua,

 Frantsesen izarra,

 Badugu orai ere

 guk zure beharra;

 Anglesari zinuen

 khendu frantses lurra,

 Barneko etsaiari

 ah! khen frantses haurra!

 


inprimatu