inprimatu
Istilluba
Izenburua:
Istilluba
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
65.zk.
Orrialdea:
1

Istilluba

 

M. Soroa

 

 Ategorriyetako baratza batian

 zebillen zoratu-ta arbolen gaņian,

 alegiņak egiten etxeko mutilla,

 burrioi edo txoka-kabiyaren billa.

 

 Goiz ederra zan eta baratzaren biran

 eskongai ponpoxuak an azaldu ziran,

 maitasunez esanik itz goxuak biyak...

 nola gorritu ziran ayen arpegiyak!

 

 Arbolaren azpian ziraden gelditu.

 baita gizongayari neska arrek galdetu:

 —Noiz ezkonduko gera?... baņan txit ixillik,

 gorritu eta iņork ez entzuteatik

 gizongai arrek ziyon: —Orrek ditu lanak!

 ori, bakarrik daki goyen dagoenak.

 

 Goyan zegon mutillak erantzun du laxter;

 —Gauz zirpil oyen berri, ez dakit nik ezer.

 

                       * * *

 

 Oni ezkongai ayek zutenian aitu

 ez dakit nondik noruntz ziran eskutatu.

 


inprimatu