inprimatu
Guazen. (Nere lagun Ceferino Ilarraza-ri)
Izenburua:
Guazen. (Nere lagun Ceferino Ilarraza-ri)
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
480

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Guazen. (Nere lagun Ceferino Ilarraza-ri)

 

Soroa, Marcelino

 

 Ernaniko bidian

 badago gloriya

 iji, aja, dijua

 gaur jende guztiya.

 Eguzki ederrarekin

 denbora garbiya

 batak besteri galdez

 ¿non da choch berriya?

 Isaburu, Lazkanok

 Azkenportu, Kalek

 Meloi ta Kacholak

 emango zigutek.

 Zizarrik ederrena

 zingatu naibadek

 guazen ariñ mutillak

 orlakorik ez dek.

 Baserririk baserri

 dijuaz gogotik

 estomagu tristia

 alegratziatik.

 Zardin zar parecho bat

 brasan kiskaldurik

 oliyoz gozatubak

 eta maiz esanik.

 Kupela tartietan

 non nai da jendia

 basuak arrapazka

 badute jabia.

 Lekurikan ez dago

 guztiya betia

 zalapartare franko

 non dan sukaldia.

 -Bete zortzigarrena

 oraindik bagera-

 baso erdiya eranda

 bestia lurrera.

 Beriala gireman

 echien atzera

 pareten kontra berriz

 eranak atera.

 Batzubek tokan eta

 bestiak mendira

 sagardo baso ayek

 maiz ustutzen dira.

 Soro, belar gañian

 bagari begira

 orrelako gustuak

 munduban ¿non dira?

 Gorritzen eguzkiya

 asitzen danian

 masallak zabaldurik

 illunabarrian:

 Gabon echeko-andria

 esanik atian

 balantzaka dijuaz

 Donosti bidian.

 Bertiketarik ez da

 falta bitartian

 Afrikak, Amerikak

 Europa tartian

 nastutzen dituztela

 denak istantian.

 Afariya nai ezik

 gorputzen kaltian,

 echera junda gero

 ¡lo bete betian!

 


inprimatu