inprimatu
Frantses Dardan. Izturiztar aphez martira
Izenburua:
Frantses Dardan. Izturiztar aphez martira
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
42
Alea:
1557.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Izturiztar Aphez Martira.

 

M.S.

 

 1

 

 Izturitze Eskualduna sar hadi alegrantzietan,

 Martir handi bat baduk hire semeetan.

 Goretsak Jainko Jauna bere martiretan.

 Berotuz hire karra zeruko bidetan.

 

 2

 

 Frantsesi du galdatu Jaunak apheztea,

 Ikastegi batean haurren moldatzea;

 Kar handienaz baitu bihotza bethea,

 Gogoan du Parisen fraidetan sartzea.

 

 3

 

 Herritik da urruntzen, jinik tenorea,

 Eskualdun baratzean edertu lorea,

 Kristoren usain onaz bil bekatorea:

 Horra zeruak eman dion podorea.

 

 4

 

 Ari da lagunekin arima salbatzen

 Nahasmendua bortitz delarik altchatzen.

 Sinestegabek dute burua goratzen,

 Direla Elizari salbaiki jazartzen.

 

 5

 

 Satanen mutiletan zer herra piztua!

 Jainkotiarra dena da setiratua,

 Gaichtagin baten pare preso botatua,

 Laster izaitekotzat martir chehatua.

 

 6

 

 Presondegian Frantses zer ditakeari?

 Lagunekin kartsuki othoitzez Jaunari

 Bere indarra dezon eman Kristaueri

 Betiko zoriona heien arimari!

 

 7

 

 Ez dute mehatchuek Frantses Kordokatu

 Jainkoaren Bildotchak baitu indartatu;

 Du haren odolari berea juntatu

 Eta da loriarat martir hegaldatu!

 

 8

 

 Jauna, zure lekuko zauzkitzunak hiltzen

 Dirade zeruetan berriz biziratzen;

 zauku heien odola goraki mintzatzen!

 

 9

 

 Martiren Erregina, Maria Saindua,

 Zutaz gure fedea dadila zaindua;

 Guk ere dugu nahi garhaitu mundua

 Zu lagun, bururatuz Kristauen gudua!

 

 10

 

 0 Frantses dohatsua, gure herritarra,

 Suhar zazu begira zuk Izturiztarra Jainkotiarra!

 Beti zu zidateke gu denen izarra,

 Eskualduner emazu onerako karra!

 

 


inprimatu