inprimatu
Ezkondu baten sentenziya
Izenburua:
Ezkondu baten sentenziya
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
320

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ezkondu baten sentenziya

 

Soroa, Marcelino

 

 Baztandik onera zan

 gizon bat etorri,

 t' itsasorik artian

 etzuben ikusi.

 Burni bide aldetik

 emanikan jira

 zubiyan arriturik

 jarri zan begira.

 Maria gora zegon,

 bagak aizetubak,

 itsasuak zeuzkien

 sudurrak puztubak.

 Bata bestia juaz

 indarrekin lertzen

 afarra gogotikan

 bagak zuten sortzen.

 Gure gizona, (leku

 ustez chit onian)

 geiena zoratuta

 beida zegonian,

 baga kolpe batekiń

 plei plei geldituzan

 t' aserraturik zuben

 ojubekiń esan:

 -Itsasua, itsasua

 żorren gogorra alaiz?

 ezkon ari, ezkondu

 ta mantsotuko aiz.-

 


inprimatu