inprimatu
Erantzuteko estuasuna
Izenburua:
Erantzuteko estuasuna
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
512

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erantzuteko estuasuna

 

Soroa, Marcelino

 

 Aita seme batzubek

 Mundaizko bidian

 zebiltzen paseatzen

 atzo goiz aldian.

 Idi bat ikusirik

 an aldamenian

 izutu zan semea

 umetasunian.

 Eta beldurrarekin

 esaten zuben-ni

 pasatzian emendik

 arkitzen naiz larri,

 gertatzen diralako

 inguruban beti

 beñere falta gabe

 zezen bat edo bi.

 -Ez dek ori zezena

 mutill beldurtiya

 baizik idi makal bat

 errukigarriya.-

 Gero galdetu ziyon

 zerbait jakiñ naita

 -zer diferentzi duten

 esan bezait aita.

 -¡Onechek jartzen dizkit

 oraiñ neri trabak!

 Zezenak... aitak dituk,

 idiak... osabak.

 


inprimatu