inprimatu
Eiztari azkarra
Izenburua:
Eiztari azkarra
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
128

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eiztari azkarra

 

Soroa, Marzelino

 

 Eiztari bat zebillen

 soroan eizian

 uts egiten zubela

 tiro bakoitzian.

 Gertaturikan bertan

 eper bat aurrian

 tira ziyon, ta gogoz

 billatu nayian,

 baserritar batekiñ

 izketan zan asi:

 -¿Eperra emen ote da?

 -Ez jauna, ez da erori.

 -Aidian bada lumak

 ditut nik ikusi.

 -Bai bañan zijoazen

 aragi ta guzi.

 


inprimatu