inprimatu
Egiyetan?
Izenburua:
Egiyetan?
Sinadura:
Soroa, Marzelino (Omar Celin, Celin, M.S.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soroa, Marcelino

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
Orrialdea:
96

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¿Egiyetan?

 

Soroa, Marcelino

 

 Andres ta Chomin zeuden

 gaur plaza zarrian

 zaldiyak kochiari

 lotu bitartian

 izketan gogotikan

 an dan estalpian;

 gosaldu zuten ondo

 nik detan ustian.

 Ta nola biartzuten

 Bilborako atera

 Chomiñek lagunari

 egiñik galdera

 zenbat orduko bide

 guchi gora-bera

 zegon, eranzun ziyon

 Andresek au bera:

 -Len izan giñanian

 egunen bat nago

 pasatu gendubela...

 bañan Chomin ago,

 egunak oraiñ nola

 diran luziago

 tardatuko diagu

 askozaz geyago.

 


inprimatu