Santa Krutz
Andonegi, Ziriako
I
Zelai ta mendiz inguraturik
«Maya'tik» goiko aldera,
Ermitatxo bat aurkitutzen da
o zein ederra da bera!
SANTA KUTZ zarrak diz diz dario
ixpillu baten antzera,
Arrantzale ta nekazarien
babes lekua zu zera.
II
Itsas aldera begira zaude
zure besoak zabalik,
Gure nekeetan laguntzeatik
Gurutze Santu ortatik.
Bai gure Jesus Aita maitea!.
Zugatik gaude bizirik,
Itsas ta legor gorde gaitzatzu
zoritxar guzietatik.
III
Poz ta atsegiñez, Jesus laztana,
gaur gatoz danok kantari,
Agertu nairik gure esker-on
Zure biotz maiteari.
Aurrera ere lagun zaiguzu
Zure seme guziori,
Begiraturik errukiz beti
Motriku'ko erriari.
IV
Poz artu degu Aita Onaindia
SANTA KUTZ'en ikustia,
Gogo-jardunez egiña digu
bere alegiñ guztia.
Igarri gabe igaro degu
mixiotako astia,
Biotz barrenen gorde ditzagun
jaun orren erakustia.
V
Izlari bikain oso trebea
degu Onaindia jauna,
KALBARIO'ra etorri zaigu
itz egitera gugana.
Goguan ondo artu ditzagun
irakaslien esana,
Umil ta zintzo beteaz beti
ark esaten digun dana.
VI
Aste osoan zuzendu digu
gogo-jardunen egintza,
Gure animak gaizkatutzeko
bearra degun lagintza.
Lagun urkoa-maitatutzeko
ematen zigun agintza,
Agindu ori bete ezikan
alper-alperrik gabiltza.
VII
Egi ederrak esan dizkigu
ulertutzeko moduan,
Argi ta garbi pentza dezagun
zertako gauden munduan.
Nondik gatozen, nora goazen,
ongi artzeko goguan,
Sari eder bat artu nai bada
eriotzako orduan.
VIII
Eskerrak Zuri; Jesus maitea
danok dizugu ematen,
Auzpezturikan Zure aurrean
biotzetikan eskatzen.
Gure eriotz-azken orduan
lagun zaiguzu gaizkatzen,
Gero Zurekin izan gaitezen
betiko zeruan. Amen.