inprimatu
Gaua
Izenburua:
Gaua
Sinadura:
Soria, Jon Maia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soria, Jon Maia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1196.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaua

 

Soria, Jon Maia

 

 1

 

 Bertso berriak jarri behar ditut

 hala bait dio arauak,

 egia esan bertso batzuek

 merezi bait ditu gauak.

 Aurrerantzean horra doazte

 nere hitz apal eta lauak,

 al duen eran juzga ditzala

 juzga behar dun jurauak.

 

 2

 

 Gauak baditu bere barnean

 majina bat ezaugarri,

 eta bertsoa bihurtu nahi det

 horien erakusgarri.

 Norbaitek zer den ez badaki're

 emango det bere berri:

 Iheslarien laguna eta

 itsuen kontsolagarri.

 

 3

 

 Egun guztia lanean eta

 nekez badaramakigu,

 nola derrior eguzkia den

 gure ekintzen testigu.

 Ikusi duna ilargiari

 esateakin aski du,

 ta honek gauan deskantsatzeko

 aukera ematen digu.

 

 4

 

 Udako egun baten erdia

 dagoenean egina,

 bururatzen da aldaketa bat

 benetan eder ta fina:

 Eguzkiaren menpeko zeru

 argia eta urdina,

 ilargipean bilakatzen da

 izar guztien jardina.

 

 5

 

 Negua berriz izaten dugu

 hezea eta lizuna,

 eta gainera ondo dakigu

 bukatu orduko eguna;

 sasoi honetan osatzen dela

 nahi ez dugun batasuna:

 alde batetik neguko hotza

 bestetik iluntasuna.

 

 6

 

 Denok dakigu gauak ditula

 bere alde on ta txarrak,

 pairatzen dituztenen artean

 gu ez gerade bakarrak.

 Zeruan ikus daitezkenean

 ilargia eta izarrak,

 auskalo zenbat gozatzen duten

 hontzak eta xaguxarrak.

 

 7

 

 Modu askotan isil isilik

 etortzen da gure bila,

 baina hala ere kasu honetan

 ez dago horren isila.

 Gure herria gau luze baten

 aurkitzen da erdi hila,

 hau bestetik ez dut eskatzen

 aguro senda dadila.

 

 8

 

 Esan bezala herria dago

 iluntasunez beteta,

 horregatikan gazteak gaude

 bihotzeraino erreta.

 Zeru beltzera begiratuaz

 guztiok jarri arreta,

 askatasunaren eguzkia

 laister ertengo da eta.

 


inprimatu