Loyola'ko Luistarren peregrinazioa
Jose Antonio Sorazu
(Zubeltzu'tar itziartarrak bertsotan jarriya)
Milla bederatzireun ziran
Eta ogeitasei urte,
Urrila'ren amarra eguna
Egun ederra nik uste,
Inazio doatsuarekin
Artu nairikan parte
Loyola enparantzan giñala
Zortzi milla Kongregante.
Gai onetan, itz egin nairikan
Ondo baño're obeki
Esan bear det, an giñan guzik
Ez giñala ibilli gaizki.
Iñungo beste erriyetatik
Geyago bai ziran noski,
Itziar mendi ta basoetatik
Bildu giñan eun da zazpi.
Itziar eta Arrua'n gendun
Biotz-biotzez Jauna artu,
Loyola'n berriz eliz ayetan
Ziranak sobratu:
Gure asmoa, asmo auxe zan
Luis doatsua goratu
Era onetan Loyolaraño
Zortzi millak giñan sartu.
Loyola onetan ikusi gendun
Makiñatxobat altare,
Konbentu eta Eleiz barruan
Urre ikuskarriya're.
Zillarrezko lan eder askorik
Oebik ezin iñola're,
Esan nezake ez dala besteik
Ikusgarri ayen pare.
Amarterditan ekin genion
Prozesio ederrari,
Ogei bai ziran estandarteak,
Gizataldeak ugari.
Luisen eresi eder bikaiña
Guzi-guziak kantari
Egin genion eleiz barruan
Luistarrak leku alkarri.
Napar gaztea, Bizkaiko seme
Araba ta Gipuzkoa
Eleiz aundiyan sartua zegon
Gizatalde tajuzkua,
Anayak denak, denak alkarri
Eman nayean eskua,
Izan genduan meza ederra
Ta otoitz eder askua.
Mujika Jauna, Napar Uriko
Gipuzkoar Gogo-zaya
Guziyen Buru, ta maitatzalle
Izan zan gure artzaya,
Itzaldi bikain berdingabeaz
Azaldu zun zeru-kaya
Luistar jatorren etengabeko
Bide zuri ta pozgaya.
Arratsaldean goizeko eran
Alkarrena jo genduan.
"Junior" polit, Errebistatzaz
Bakoitzak itz egin zuan;
Nere iritziz Ugalde jaunak
Iritzik onena zuan,
"Bakoitzak, zion, eman dayogun
Laguntza aurrerakuan."
Gure eguzki zorragarriya
"Junior" aldizkingia,
Gazteen izan da, Loiola artean;
Aurrerantz gizon eginda,
Erdaldunentzat erdera eder,
Euskaldunentzat euskera,
Lenbait-lenbaitlen, argi ederra
Gure artera dakarrela.
Agur, Loyola, ederrik eder
Polit ikuskarriyena
Mendi auetan antxiña ziran
Urre meatzen bilmena...
Agur, beste bat arte Loyola...
Ikusgairik nai duena
Bialdukogu, gaurtik aurrera
Gure artetik zugana.
Zubelzu-zar 24-X-1926.