inprimatu
Xalbadorren omenez
Izenburua:
Xalbadorren omenez
Sinadura:
Solozabal, Jose A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Solozabal, Jose A

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
40.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xalbadorren omenez

 

Solozabal, Jose A.

 

 Milla beatzireun hirurogeita

 hamaseigarren urtian

 Kolpe gogor bat gertatu zaigu

 Urepeleko herrian

 Omenaldi bat prestatu zuten

 hark merezi zun bestian

 Eta Xalbador hantxen sartu zan

 zeruetako bidian

 

 Uste gabian susto handia

 izan da han danontzako

 Nola oraindik gu prest ez gauden

 bera gabe bizitzeko

 Baiņa juan da ta onen-onena

 eskatu zeruan sartzeko

 Jaunak lekua ziur dauka ta

 gertu Xalbadorrentzako

 

 Edozer gauza eskatu eta

 hura zan beti prestua

 Begien bistan eukitzen zuan

 gizontasunaren sua

 Bertsutan eta baita hizketan

 zintzu eta goxua

 Hitz baterako nere ustean

 gizona oso osua

 

 Asko esandare asko da palta

 haren danak esateko

 ajolarikan bate etzio

 edozeini laguntzeko

 Abertzalea jaiotzatikan

 eta herriaren aldeko

 gauza asko guk danok daukagu

 eragandik ikasteko

 

 Egun hartatik Euskal Herria

 aurkitzen da miņ gogorrez

 Abixu gabe juan ziņan da

 gelditu giņan negarrez.

 Orain zerura begira gaude

 ta Xalbadorri didarrez

 hemen lagundu dagigun beti

 handi Jesusen indarrez

 

 Izen geitutzat jartzen genion

 Xalbador zala haundia

 Bene benetan orain dakigu

 gendula danok maitia

 Urte askuan zaila izango da

 bere izena aztia

 Herrian alde eman zulako

 zedukan odol guztia

 


inprimatu