inprimatu
Iru erregeak
Izenburua:
Iru erregeak
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1956
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
24.zk.
Orrialdea:
3-4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Iru erregeak

 

Andonegi, Ziriako

 

 Lurreko erregeak

 Datoz Jesusgana

 Adoratzera beren

 Erregea dana.

 

 I

 

 Sortaldera izar bat

 joan da albistari,

 orra onetan bertan

 naikoa mirari:

 Izar guztiz eder au

 dutela gidari,

 iru errege datoz

 jarraika berari.

 

 II

 

 Sinismen illa duten

 alper ta nagiak

 ez dituzte nai izan

 idiki begiak:

 Baiņa datoz utzirik

 beren jauregiak,

 estalpetxo batera

 iru erregiak.

 

 III

 

 Jerusaleneraiņo

 diranean eltzen,

 izar gidari ura

 zaie eskutatzen.

 Baiņa ala ere ez

 dira ateratzen,

 Mesias non jaio dan

 an dabiltz galdetzen.

 

 IV

 

 Dabiltz zerbait nairikan

 izarraren ordez,

 judioen Errege

 non jaio dan galdez:

 Berri oekin dago

 beldurrez Herodes

 jakintsuei galdezka

 dakiten edo ez.

 

 V

 

 Jaun oien iritzia

 da jerusalenen,

 jaiorik izan bear

 duala Belenen:

 Erregeak diote;

 ¨Zertan gaude emen?

 Goazen Belen aldera,

 goazen bai lenbailen.

 

 VI

 

 Erregeak bidean

 ez ditezen galdu,

 ara izarra berriz

 non zaien azaldu:

 Beren atsegiņ poza

 eziņez estaldu,

 ari jarraika dira

 Belenera eldu.

 

 VII

 

 Estalpe zar batian

 zeruko erregia,

 orra emen aurrian

 daukan jauregia:

 Lurrekoak ikasi

 bezate egia,

 digun amorioa

 dala geiegia.

 

 VIII

 

 Irurak belauniko

 jesusen aurrian,

 zeru batean daude

 estalpe zarrian:

 Dakarzkioten mirra

 inzensu ta urrian,

 Bere mendeko dira

 aitortzen lurrian.

 

 IX

 

 Aundia izandu da

 egiaz omena,

 Erregeak Jesusi

 eman diotena:

 Baita ere zorion

 errege oena,

 zeru-lurretan arki

 diteken onena.

 

 X

 

 Erregeak daudela

 arturikan loak,

 Herodes'gana ez joan

 dio aingeruak:

 Etxerakoan bide

 egokiagoak,

 arturik; orain agur

 Errege Magoak.

 


inprimatu