Iñauteriak
Andonegi
Igaro ziren Iñauteriak
bapo jan eta edanaz,
auts eta utsa den gorputzari
atsegin denak emanaz.
Zine, soiñu ta naibeste jolas,
«dantza lekutara» gabaz,
oitura txarrak ontzat arturik
aazturik oitura onaz,
goizalde arte ustelkerian
Viva la juerga...! esanaz.
|