Iñauteria
Andonegi, Ziriako
Autsa dan gorputz argaltsuari
atsegin denak emanaz,
igaro dira iñauteriak
"urrengo arte" esanaz.
Jesus maiteak zenbat naigabe!
arratsalde eta gabaz,
egun oietan eraman ditu
loikeri eta birauaz.
Mozkorturik beren buruak
jantzirik soiñ txit nabarrak,
zenbat ta zenbat ibilko ziran
emen oju, an algarak,
"Bailerik-baile" azaldurikan
ikasbide ain zatarrak,
gauza txar asko ontzat arturik
utzirik oitura zarrak.
Euskal izkuntza, soiñu ederrak
mutu gelditu zerate?
errugabeko dantza garbiak
¨noiztikan ixil zaudete?
Jai-artsaldeko soiñu alaiak
¨nork gaueratu zaituzte?
¨bañon zergaitik azpikoz gora
gauz abek jarri digute?
Etsai gaiztoak landatutako
oitura txar nabarmenak,
zenbat griña txar zabaldu dute
esnatzeko lo daudenak.
Euskalerrian ere badira
gaitz-peste oien aztarnak,
gaur nasturikan arkitzen gera
zoritxarrez euskaldunak.