inprimatu
Soldadoak malobretan
Izenburua:
Soldadoak malobretan
Sinadura:
Soldado bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soldado bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1257.zk.
Orrialdea:
4

Soldadoak malobretan

 

Soldado bat

 

 1

 

 Mila bederatzi ehun hamekako urthean

 Aphiriletik hasirik maihatz erdi artean

 Ginen bi mila soldado Tarbeko eskualdean

 Hamazazpi egunentzat jinah egun berean

 

 2

 

 Bayonarat bildu ginen gure sor etcherik,

 Zombeitek beren esposak eta haurrak utzirik

 Buraso'ta haurrideri adio bat erranik

 Itzultzekotan laburzki uros eta osorik.

 

 3

 

 Bayonatik gero laster bigarren arratsean

 Burdin bidez bagoazi Tarbereko bidean;

 Tarbetik oinez aitzina biharamun goizean

 Baratu ginen Camp de Ger deitzen den zelhaiean.

 

 4

 

 Atherbetako ditugu oihal etchola batzu

 Bat bertzearen aldean emanak aski usu;

 Haizeak uzkaltzen ditu zombeit aldiz abantchu

 Gauaz ongi gidatzeko, egin behar da kasu.

 

 5

 

 Lastoa dugu ohetzat gauaz lo egiteko,

 Harria bezain gogor da egiten goizetako;

 Berant etzanikan ere erne gira jeikiko

 Ez dugu beldur handirik loak enganatzeko.

 

 6

 

 Egunaz ibiltzen gira harat hunat lasterka

 Alegia gerlan ari batzu bertzen tiroka,

 Phausan jartzen gireneko zombeit berriz mokoka

 Nehork ezin ichilaraz halakoen kalaka.

 

 7

 

 Lauetarikan hirurak baigira Eskualdunak,

 Lehen igandean gira asko Lurden izanak

 Han egin izan ditugu othoitzak kartsuenak

 Lagun gaitzan egun hotan gure Ama Birjinak.

 

 8

 

 Arratsalde aphaletan dugunean aizina

 Hemen ageri da laster orduan Eskualduna;

 Eskual dantza eta kanta bai eta irrintzina

 Iduri Eskual herrian han da han atsegin.

 

 9

 

 Aitzindariak ditugu arras gizon zuzenak

 Gure ganik beltzuririk batere ez dutenak;

 Erresalbukoak dira gehien gehienak

 Gu bezala hamazazpi egunen dako jinak

 

 10

 

 Egun hok bururaturik Jaun Gaikoari esker

 Gure, sor herrietarat joanen gira laster

 Alderdi guzietarat bai eskoin eta ezker

 Errarik hiri adio behingotzat Camp de Ger!

 


inprimatu