inprimatu
"Etxe-kalte"ko eiztariak
Izenburua:
"Etxe-kalte"ko eiztariak
Sinadura:
Andonegi, Ziriako (Kuireka, A. Z.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Andonegi, Ziriako

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
105

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Etxe-kalte"ko eiztariak

 

Andonegi, Ziriako

 

 Eiztari asko dira

 Motriku aldean,

 Izugarri azkarrak

 Eize lanean.

 Oillagor ta galeper

 Naibeste aidean,

 Erbiak berriz non-nai

 Arno'ko bidean.

 Biltzen diranean,

 Euren bazkunean,

 Larunbat gabean,

 Jan ta edanean.

 Ango erbi zarata

 Jan ondorean!

 

 Erbi oiek iltzeko

 Leku egokia,

 Aukeratua dauke

 Euren tokia.

 Azalduko dizutet

 Garbiro egia,

 ETXE-KALTE omen da

 Eiztari kabia.

 Bikaiņa taldia,

 Aitzaki gabia,

 Tiroan trebia,

 Nun ote obia?

 Oiengandik urruti

 dago erbia.

 

 ETXE-KALTE'n asko ta

 Mendian baterez

 Lautik irutan oiek

 Oiei siņistutzea

 Tiroa aldrebez.

 Ezta oso errez,

 Gezurrez dabillena

 Erortzen da berez.

 Datorren igandez,

 Jartzekotan daudez,

 Aditu dedanez,

 Naiz eurak esan ez,

 Astakumea xaltzan

 Erbien ordez.

 

 Lekurik egokia

 dute ETXE-KALTE,

 Jan ta jateko zerbait

 Beti daukate.

 Legorretik ez bada

 Itsasotik dute.

 Amaika betekada

 Egiten dituzte!

 Oien urdail ta este,

 Goxo dabiltzate,

 Ase edo bete,

 Bat ez bada beste.

 Eiztaririk onenak

 Oiek dezute.

 


inprimatu